Auzoko kideak bingo bateratuan hartu-emanetan

Maiatzaren 13an, modu birtualean burututako bingoan, Auzoko kideek elkar ezagutzeko eta euskaraz ongi pasatzeko parada izan zuten. .  30 lagun, 11 hizkuntza eta euskara topagunea. Elkarrekin arratsalde pasa ederra eman zuten!

Sariak ere jokoan: Naima el Hamal bingoa kantatzen lehenena izan zen. Arabetxabaletako auzokide honek lehenengo saria eskuratu zuen. Bestetik, Edurne  Saezek lerrroa bete eta bigarren saria irabazi zuen.

Auzoko Donostia, Gasteiz, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Oñati, Soraluze eta Ibarran martxan dago.