Aste BATzuk Euskararen Eroaleak ekimena martxan jarriko dute Errenterian

Errenteriako Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak eta Xenpelar AEK euskaltegiak apirilaren hasierarako erronka bota diete herriko euskaltzaleei, euskararen eroale izateko erronka. Apirilaren 1a eta 8a bitartean Aste BATzuk Euskararen Eroaleak ekimena izango dute, aste betean euskaldunok 24 ordutan euskaraz bizitzeko ekimena hain zuzen. 

Ekimenaren aurkezpena (argazkia: Oarsoaldeko Hitza, CC by-nc-nd)

Donostiako Egia auzoan abiatu eta herriz-herri hedatzen ari den ekimenaren hurrengo erronka Errenterian egingo da beraz. Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak bultzatutako ekimenak Lasarte-Orian egindako 40 egunetako maratoia izango du eredua, Lasarten moduan, Errenterian ere Ahobizi eta Belarriprest izendatu baitituzte erronkan parte hartuko duten lagunak. 

Ekimenari buruzko informazioa ondoko guneetan aurkitu ahal izango dituzue:

Hortaz gain, ekimenaren aurkezpenean Oarsoaldeko Hitzak grabatutako bideoa ikusgai dago: