Kontseiluak, Nafarroako euskalgintzarekin batera, ekitaldia egingo du datorren apirilaren 25ean Iruñean, Anaitasuna kiroldegian.
Ekitaldiaren aurreko hilabeterako, Nafarroako euskaltzaleak balkoietan « Euskaraz bizi nahi dut » ikurrak jartzeko deialdia egingo da hurrengo egunotan. Ikurra eskuratzeko aukera izango da Iruñeako AEK-ko Iruñezar euskaltegian edo IKAko Campion euskaltegian 3 euroren truke. Beste herrietan bertako euskalgintzako eragileei galdetu ahal izango zaie.
Ikurra jartzerakoan argazki bat egin eta #ap25aNAHItasuna traola erabiliz sare sozialetan zabaltzea edo nafarroakoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidaltzea eskatu da Kontseilutik.