Apirilaren 25ean Iruñeako Anaitasuna betetzeko deia egin du Nafarroako euskalgintzak

Kontseiluak, Nafarroako euskalgintzarekin batera, ekitaldia egingo du datorren apirilaren 25ean Iruñean, Anaitasuna kiroldegian.

Anaita-kartelaNafarroako euskaltzaleentzako bilgunea izan nahi du Anaitasunan ospatuko den ekitaldiak eta, era berean, hizkuntza politika berri baterako oinarriak zehaztu nahi izango dira ekitaldiaren bidez.

Ekitaldiaren aurreko hilabeterako, Nafarroako euskaltzaleak balkoietan « Euskaraz bizi nahi dut » ikurrak jartzeko deialdia egingo da hurrengo egunotan. Ikurra eskuratzeko aukera izango da Iruñeako AEK-ko Iruñezar euskaltegian edo IKAko Campion euskaltegian 3 euroren truke. Beste herrietan bertako euskalgintzako eragileei galdetu ahal izango zaie.

Ikurra jartzerakoan argazki bat egin eta #ap25aNAHItasuna traola erabiliz sare sozialetan zabaltzea edo nafarroakoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidaltzea eskatu da Kontseilutik.