Euskaraz bizitzeko nahiak beteko du Iruñeako Ana(h)itasuna

Larunbatean, Apirilaren 25ean ekitaldia egingo du Kontseiluak Iruñeko Anaitasuna pabiloian. Arratsaldeko 18:30an izango da eta herritarrei gonbita egin diete, bertara daitezen. Gisa honetako lanak egiten espezialista taldea egon da lanean, Eneko Olasagasti zinemagile eta ekoizlea buru. Olasagastik, telebista, zinema, zein antzerkirako lan andana ekoiztu du eta eskarmentu handia du ekitaldi artistikoak antolatzen.

anahitasunaKontseiluko kide Maite Indak, testuinguruaren inguruan hitz egin du lehenik eta horrela definitu du euskaldunok Nafarroan bizi dugun egoera: “gure hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen direla bai alor publikoan nola pribatuan ere. Urraketa horren iturburua euskararen desagerpena bilatu duen hizkuntza-politika da. Azken urteotan, UPNren zoritxarreko garaian, hizkuntza baten desagerpena ekartzen duen jardun politikoa biziki areagotu da”.

Horren aurrean, zera aipatu du Kontseiluko kideak: “Nafar herritarron hobe beharrez aldaketa ezinbestekoa da. Gure hizkuntza ezin da normalizatu orain arteko politikak aplikatuz eta ondorioz, hizkuntza-politika berri bat behar da. Axaleko aldaketa baino, egiturazko aldaketa behar da egoera iraultzeko aukera emango diguna. Anaitasunako ekitaldiaren helburuetariko bat, beraz, egiturazko aldaketa zertan datzan azaltzea izango da. Euskalgintzak euskararen normalizazioan aurrera egiteko beharrekoak diren urratsak, neurriak… aurkeztuko ditu”.

Bere hitzartzea amaitzeko, Indak “ekitaldia baliatu nahi dugu herritarrei eskerrak emateko. Euskarak egin duen bideak protagonista bakarra izan du urte hauetan guztietan: herritarrak. Etengabe lanean, eraikitzen, ikasten, irakasten… zailtasunez beteriko testuinguruan irtenbideak bilatzen jakin dute herritarrek eta etorkizunean ere, haiena izango da protagonismoa. Euskararen iraupenaren mirariaz hitz egiten dute kanpoko adituek, guretzat mirari horrek aurpegiak eta eskuak ditu, herritarrak dira miraria. Esker emate ekitaldia izango da. Gure protagonismo horren eta egoera aldatzeko dugun aukeraren kontzientzia hartzea izango da, ahalduntzeko indarra izango da”, esan du.

Ondoren, ekitaldiaren nondik norakoen berri eman du Eneko Olasagasti zinegile eta ekoizle donostiarrak.

“Ekitaldia ez da ohikoa izango. Protagonistak euskaraz bizi nahi duten herritarrak izango dira. Eta bertan biltzen garen guztiok batera osatuko dugu ekitaldia. Parte-hartzailea, bisuala, artistikoa eta metaforikoa izango da ekitaldia. Eta gustu eta adin guztietako pertsonentzat pentsatua. Ekitaldi berezia izango da, gure memorian geratuko den horietakoa, ezbairik gabe. Behin bakarrik egingo den zerbait izango da. Bizi esperientzia izango da, berriz errepikatuko ez dena. Eta ziurtatu dezakegu emozio handiko momentuak bizi ahal izango ditugula. Barrea, ilusioa, emozioa eta momenturen batean baita negarra eragiteko bide eman dezakeena”, azaldu du.

anaita.gifHorretarako, gisa honetako lanak egiten espezialista taldea egon da lanean, Eneko Olasagasti zinemagile eta ekoizlea buru. Olasagastik, telebista, zinema, zein antzerkirako lan andana ekoiztu du eta eskarmentu handia du ekitaldi artistikoak antolatzen.

Oholtzan egongo direnez aparte, harmailetan egongo direnek ere protagonismo handia izango dutela esan du zuzendari artistikoak. “Hainbat momentutan denon parte hartzea eskatzen duten ekintzak egongo dira. Txalo, txistu eta oihu egingo dugu. Zer pentsatu ugari emango duen ekitaldia izango da”.

Oholtza gainean, besteak beste, Julio Soto eta Alaia Martin bertsolariak eta Demode Quartet musika taldea izango ditugu. Baina, esan bezala eskenatoki definiturik gabeko ekitaldi honetan, dena da eskenatokia, denak gara protagonistak.