Topagunea

Abenduaren 2an izango da Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala

Finala Oihanederren hasiko da 11:00etan eta honako lau taldeek  lehiatuko dute elkarren artean: Hezigaitxak, Euskararen Aingeruak, Gudariak eta Gutarrak eta gu. 2000 euro banatuko dira saritan finalisten artean, ikasbidaiarako edo bonosaritan.

Partehartze arrakastatsua izan du Gasteizko Euskararen Ginkanak bere bigarren edizio honetan. Izan ere, guztira 304 gazte aritu dira, 74 taldetan elkartuta, munduko kulturak  eta hizkuntzak elkarrekin konektatzen, euskarari hauspoa ematen modu dibertigarrian.

Olabide (15 talde inguru) eta Presentacion de Maria (15 talde inguru) eskoletako gazteak izan dira parte hartzaileenak. Hala ere, ez pentsa beste batzuk atzera geratu direnik!  Honako eskoletatik ere partaide asko izan dira: Carmelitas Sagrado Corazon, Armentia ikastola, Marianistas eta Los Herran BHI. Beste hauetatik ere aritu dira bina talde: San Viator, Laudioko lanbide heziketa udal ikastetxea, Koldo Mitxelena, Urkide eta Escolapias. 

Iazko finaleko irudi bat

“Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” gaia hartuta, internet bidezko 6 proba burutu dituzte urriaren 3tik azaroaren 21era bitarte. Gazteek txapela kentzeko moduko lana egin dute ginkanan zehar; adibidez, “Maite zaitut” abestia 46 hizkuntzatan aurkeztu dute (hawaieraz, morse hizkuntzan, zulueraz, sardinieraz, gormutuen hizkuntan, japonieraz…) haietako batzuk hemen ikusi daitezke. “Polita” hitza ere 100 hizkuntzatan baino gehiagotan esan dute.

 

33 talde inguruk egin dituzte proba guztiak. Eta puntu gehien lortu dituzten lauak pasa dira finalera, honakoak:

 

 

Quitter la version mobile