Badator Bidasoko Proiektu Azoka

Bidasoko euskara eta kulturaren azokarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da!

Maiatzaren 6an (larunbata), Euskaltzaleen Topaguneak Bidasoko Azoka ekimena antolatuko du, Beran (Nafarroa).

Azokak euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten arlo desberdinetako proiektuen erakusleihoa izatea du asmo, Euskal Herriko txoko guztietako praktika egoki ezberdinen berri eman eta jasotzeko aukera zabalduz.

Azoka irekia izango da. Horrela, nahi duen orok parte har dezake proiektuak aurkezteko gune bat eskatuz edo bertaratu eta azokako eskaintzaz gozatuz. Bidasoko azokaren plaza probestu nahi duten talde eta elkarteek zabalik dute jada proiektuak aurkezteko aukera. Ekimen hau Pirinioetako Lan Elkarteak diruz lagundutakoa da.