15. Kameratoia motorrak berotzen hasiko da urriaren 25ean

Urriaren 25ean arratsaldeko 19etan hasiera emago diogu 15. Kameratoiari online gaia emanaz. Ikus-entzunezko lana osatzeko sartu behar dituzuen ezaugarriak urriaren 26an emango zaizkizu goizeko 10etatik 12etara bitartean Lekeitioko Kultur Etxean.  Hurrengo egunean, urriaren 27an eguerdiko 12etan entregatu behar dituzue lanak Ikusgarri Zine Aretoan. Antolakuntzak zuon eskura jarriko dituzte ikus-entzunezko muntaia egiteko azpiegiturak Kultur Etxean bertan.

15. Kameratoia adrenalina piztera dator

Kameratoia inoiz baino indartsuago dator eta zuon adrenalina pizteko asmoz. Urte honetan ikus-entzunezkoen rallya hobekuntzekin dator. Hauetariko bat esan bezala, rallyaren gaia eskura eman ordez online bidez ematea da. Modu honetan, gaiaren inguruko aurre hausnarketa bat egiteko aukera izango duzue, laburmetraiaren  nondik norakoak zehazteko.

Urte honetako beste hobekuntzetariko bat izena-ematen duzuen lehen 30 pertsonentzako egonaldia eta gosaria doan izatea zan. Izen-ematea urriaren 1ean zabaldu zen eta hortik eta aste betera egonaldia beteta gelditu zen. Hor ikusi dugu benetan parte-hartzeko gogoa handi izan duzuela.

Maila handiko epaimahaikideak 

Asteburuan egingo dituzuen lanen maila neurtzeko eskarmentu handiko bi epaimahaikideak izango dira 15. Kameratoian. Alde batetik, Yogurinha Borova musikaria egongo da, urte askoren ondoren antzerkian eta ikuskizunetan profesionala bilakatu den artista. Publikoaren aurrean egoteak ematen dion esperientziak ikus-entzunezkoak ikuspuntu berezi batez ikusteko aukera ematen dio.

Bestalde, arrakasta izugarria duen Itziar Ituño aktore konsagratua izango da Yogurinharekin batera lanak ikuskatzen urriaren 27an Leketion. “La Casa de Papel” telesailarekin mundu mailan famatua bilakatu den euskal aktoreak, bere ibilbide osoan izan duen esperientziaz baliatuz aurkeztutako lanetatik hoberenak aukeratuko ditu.

Bi epaimahaikide hauek ez dira bakarrik izango. Ugaitz Alegria aktorea ere bertan izango da, urriaren 27an arratsaldeko 17.00tan ospatzen den emanaldia eta sari-banaketaren aurrealdean.

Sari erakargarriak

Asteburu osoan zehar egindako laburmetraien sari banaketa urriaren 27an izango da arratsaldeko 17etan Lekeitioko Ikusgarri Zine Aretoan.

Film labur hoberenak 1.000 euroko saria irabaziko du eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dituen Laburbira (ikus-entzunezkoen zirkuitu ibiltaria) eta DemaSA (Durangoko Azokako Irudienea guneko ikus-entzunezkoen final handia) lehiaketetan zuzenean parte hartuko du.

Bigarren laburmetraia hoberenak 600 euro irabaziko ditu eta DemaSA lehiaketan parte hartzeko aukera baita ere.

Azkenik, Publikoaren Saria ere eukiko dugu,  publikoak gustukoak izan dituzten laburmetraiak bozkatzeko aukera ere izango baitute.

Hasi zaitezte kamarak prestatzen!
#piztuzureadrenalina