Atal honetan, egiten ditugun ikastaro ezberdinak txertatuko ditugu. Gurean, garrantzitsua delako elkarrekin eta elkarrentzako irakastea eta ikastea.

KUKULAISI BARNE FORMAZIOA: Hona hemen Kukulaisiren lehenengo formazio bateratzearen esperientzia.

Garrantzitsuena zer izan zen?

Elkar ezagutzea eta elkarrekin saretzea.

Formazioan, alde batetik, hiru gai nagusi landu ziren.

Bestetik, denok parte hartu genuen mahai inguru bat egon zen.

Bukatzeko, elkarte bakoitzaren esperientzia on bat ere partekatu ahal izan genuen.