Euskaren Ginkana: izena emateko azken egunak!

 

azken_egunak

Egun gutxi falta dira 3. Euskararen Ginkanari hasiera emateko. Oraindik izena emateko garaiz zabiltzate! Euskarazko proiektu bat duzue esku-artean? Webgune bat, proiektu komunikatibo bat, aisialdi taldea, euskaltegia, erabilera sustatzeko egitasmo bat… Guztiak dira euskararen aldeko lanean ezinbestekoak, eta hori saritu nahi du aurtengo Euskararen Ginkanak. 

Animatu parte hartzera! 3.000 euro irabazi ditzakezue zuen proiekturako!

Abenduaren 3an hasiko da Kutxa Ekoguneak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatu duen lehiaketa. Taldeek, egun horretara arte izango dute izena emateko aukera. 6 astez, astero internet bidezko proba bat erantzun beharko da, eta horietan puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak pasako dira Donostiako San Telmo Museoan urtarrilaren 25ean ospatuko den finalera. 

Hizkuntza aniztasuna izango da aurtengo gaia eta beraz, gainditu beharreko probak eta galderak munduko zein Euskal Herriko hizkuntza aniztasunari lotuak izango dira. 

Elkarrekin ongi pasa eta bide batez hizkuntzei buruz ikasteko proba errazak!

Izena ematea datorren asteartean, abenduaren 3an amaituko da. 4-6 laguneko taldea osatu eta webguneko formularioa betetzea da lehen pausua. Ondoren, talde bakoitzak bere burua eta babestu nahi duen euskararen aldeko egitasmoa 
aurkeztu beharko ditu bideo labur batean. 

Egiten duzuena ezagutu eta zabaldu nahi dugu!

Urtarrilaren 9rarteko epea egongo da bideoak igotzeko. Baina animatu lehenbailehen egitera, probetako batean puntuak lortzeko baliagarria izango baita!