Euskararen transmisioari buruzko mintegia, Eibarren

 

Hizkuntzaren transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezibestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea eta plangintzak definitzea. Gaiari sendotasunez heldu, eta mintegi baten bitartez, gaiaren inguruan dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutzera emateaz gainera, transmisioari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahi ditu Eibarko …eta Kitto! euskara elkarteak antolatu duen mintegiaren bitartez..

Maiatzaren 25ean izango da Eibarko PORTALEAn Euskararen transmisioari buruzko mintegia. Egun osoko jarduna  izango da, goizean 8:45ean hasi eta arratsaldean 17:30ean bukatuko da. Izen ematea (20€ bazkaria barne) maiatzaren 6an zabalduko da eta orduan ezagutzera emango egitarau zehatza.

Mintegia udaletako euskara teknikariei, irakaskuntzako irakasleei, aisialdi taldeetako ordezkariei, euskara elkarteetako kideei eta abarri zuzenduta dago.

Izen emateaEuskararen trasnimisioari buruzko mintegia, Eibarren edo 943200918