Euskararen Ginkana lehiaketa herri eta eskualdeetan

ginkana_herrietanEuskararen Ginkana lehiaketa herri edo eskualde mailan antolatzeko bideari ekin dio Kutxa Ekoguneak Euskaltzaleen Topagunearekin batera.

Euskal Herri mailan urtero antolatzen dugun lehiaketa nagusiak duen arrakasta ikusita, interesgarria ikusi dugu herri eta eskualde mailan ere euskaraz eta euskararekin dibertitzeko taldekako Tokiko Euskararen Ginkana lehiaketak gauzatzeko aukera zabaltzea. Jolasaren bidez, herri edo eskualdean dagoen kultura eta hizkuntza aniztasuna balioan jartzeko eta euskararen biziberritzea begirada ekologikotik aztertzeko aukera ematen du Ginkanak.

2016 urtean udalerri edo eskualde mailan tokiko ginkanak martxan jartzeko aukera egongo da eta informazio gehiago nahi izatekotan Euskaltzaleen Topagunean edo Kutxa Ekogunean eska daiteke informazio gehiago.

Lotura honetan ere informazio gehiago aurki daiteke.