Euskarak 365 egun errifak badu zenbaki saritua

4547 zenbakia izan da gaur, urtarrilak 25, eguerdian egindako zozketan saritua. Urtero modura, Euskarak 365 egun ekimenaren bueltan euskaltzaleen mugimenduak antolatzen duen errifak badu zenbaki saritua beraz. Azken urteetan moduan, irabazleak gailu elektronikoen sorta bat izango du sari modura eta horrela, telebista, argazki kamera, tableta eta GPSa eskuratuko ditu.

errifa2015_saritua

 

Otsailaren 29rarteko epea izango du irabazleak saritutako txartela Topagunean aurkezteko.

Otsailaren 29a baino lehen irabazlea agertuko ez balitz, bigarren batek izango du aukera saria eskuratzeko. Horretarako, ordezko zenbakia ere badago: 2316.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleari!