Euskaltzaleen Topaguneak euskararen erabilpenaren aktibazio aukeren begiztatzea egiteko eskualde saioak antolatzen ditu Ipar Euskal Herrian

Zure eskualdeko euskararen erabileraren inguruan hausnartu nahi duzu?

Azaroko lehen bi asteetan eskualdez eskualde, Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunea elkarteak eskualde ezberdinen euskararen erabilpenaren egoera aztertzen ibiliko da, azken honen azkartzeko plangintza bat proposatzeko asmoz. Euskararen erabilpenaren aktibazio aukeren begiztatze lan bat egitea da helburua. Horri esker, eragile ezberdinak sarean ezarri nahi dira eta euskararen erabilera indartzeko bideratzen ahal diren ekintza aukerak identifikatu nahi dira.

Saioak ondoko egun eta lekuetan iraganen dira:

  • Azaroaren 6a, astelehena – Biltxoko elkartean – Baiona – 18:30-20:00
  • Azaroaren 7a, asteartea – Elkargoko Irati gelan – Maule – 18:30-20:00
  • Azaroaren 8a, asteazkena – Bixentainean – Baigorri – 18:30-20:00
  • Azaroaren 9a, osteguna – Debrutegian – Larresoro – 18:30-20:00
  • Azaroaren 13a, astelehena – Autoport gelan, Hendaia – 18:30-20:00
  • Azaroaren 14a, asteartea – Zabalik elkartean– Donapaleu – 18:30-20:00

Euskara edota kultur elkarteko kide, euskaltzale, edo gaiarekin interesa duen herritar oro saio horietara parte-hartzera gonbidatua da.
Elkarrekin euskararen erabilera sustatzeko ekintzak asmatuko ditugu!

Euskararen-erabilera-ipar-euskal-herrian-euskaltzaleen-topagunea