Euskaltzaleen aktibazioa aztergai urtarrilean egingo den Topaldia jardunaldian

Euskaltzaleen aktibazioa izango da aztergai XIII. Topaldian. “Euskaltzaleen aktibazioa 21. mendean; autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea” izenburua izango du jardunaldiak.

Topaldia urtarrilaren 21ean osteguna, egingo da, Durangon, goiz eta arratsaldez. Eta gaurtik aurrera eta urtarrilaren 18a bitartean izena emateko aukera zabalik dago.

Topaldia2015-KARTELAAurtengoa jardunaldien hamahirugarren edizioa izango da eta ezinbesteko hitzordu bihurtu da, hainbat eta hainbat lagunentzako. Topaldia, Euskaltzaleen Mugimenduaren barne gogoetarako tresna batzuetan, kanpoko eragile eta norbanakoekin elkartrukea bideratzeko espazioa bestetan, barne elikadura iturri ezin hobea dira beti.

Oraingoan ere, komunitatearen garapenerako giltzarriak diren gaien bueltan arituko gara, euskaltzaleen aktibazioa aztertuko dugu ikuspuntu ezberdinetatik. Hori horrela, diskurtso eta esperientzia ugari ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango dugu, aritu eta aditu ezberdinen laguntzarekin.

Egitarau interesgarria osatu dugu entzuteko, ikusteko eta eztabaidatzeko hitzaldi ugarirekin. Bost bloketan banatu dira edukiak:

  • Lehenengoan, Autoeraketa, autonomia eta mugimendua kontzeptuak landuko ditugu Elgoibar eta Hondarribiko euskaltzaleen topaguneetako kideen zein Joxemi Zumalabe fundazioko ordezkarien eskutik.
  • Bigarrenean, hizkuntzaren gaineko diskurtsoak izango ditugu aztergai Iñaki Martinez de Luna eta Mikel Ozaitaren hitzaldiekin.
  • Hirugarren atalean, euskararen normalizazio prozesuan ahalduntzea eta aktibismoa landuko ditugu, esperientzia ezberdinen bitarteaz. Bloke honetan izango ditugu Lorea Agirre eta Jasone Mendizabal.
  • Laugarren atalean, ekintza performatiboak ezagutzek aukera izango dugu. Horretarako DEMOen esperientzia ekarriko digu gogora Gorka Torrek eta Lutxo Egia “transitoak” ekimenaren gainean arituko da.
  • Eta bosgarren eta azkeneko atalean euskaltzaleen aktibazio berri baterako zumitzak zeintzuk diren landuko dugu Txerra Rodriguezek zuzendutako mahai inguruan.

Hitzordua badugu beraz, gorde eguna zure agendan!