Euskaltzaleen Topagunea

ETXABARRI

ETXEBARRI: ABENDUAK 2 eta 3

KAI NAKAI+EZ DA KASUALITATEA (Bertso saio musikatua)

 

KAI NAKAI 

Iratxe Agilera 1996an jaio zen Gasteizen. KAI NAKAI da bere izen artistikoa eta musika urbanoa egiten du, trapa, pop-a, reggatoia eta bestelako hainbat genero musikal nahasiz. 2020an aurkeztu zuen bere lehenengo diska, “baimenik gabe” izenekoa, eta ordutik, bide arrakastatsua egin du. 2021an berriz, “Maitia” argitaratu zuen. Musika urbanoa eta feminismoa, horra artista gazte indartsu honen musikaren eskaintza.

 

 

EZ DA KASUALITATEA

EZ DA KASUALITATEA bertso saio musikatua 2019an egin zuten lehenengoz. Asmoa, hitza eta musika elkartuz feminismoaren aldarrikapena egitea. Ordutik, ehundaka Ez da kasualitatea-saio egin dira beste horrenbeste herritan hamarnaka emakume bertsolarien eskutik. Ez da Kasualitatea bat bateko bertso saio musikatua da. Gitarra, biolin zein saxo-doinuen gainean inprobisatzen dute bertsolariek gai-jartzaileek proposatutako gaien inguruan.

ETXEBARRI (BIZKAIA)

ETXEBARRI, Nerbioi Ibaizabal errekaren bihurgune artean jaiotako herri parte hartzaile eta bizia da. Gaur egun 12.000 biztanle inguru ditu eta nahiz eta Bilbo inguruan egon, Nerbioi Ibaizabal eskualdeko parte da. Elkarte bizitza eta parte hartze soziala nabarmenak dira batez ere 50. eta 60. hamarkadetan hazkunde demografiko handia bizi izan zuen herri honetan.

Metroaren helduerarekin  bizi izan zuen herriak azken hazkunde geografikoa. Horrela, mendi magalean Kukullaga eta San Antonio auzoak topatzen ditugu eta behekaldean Doneztebe, Legizamon eta Bokete auzuneak topa ditzakegu. Besteak beste, San Antonio, Santa Ana eta San Ignazio jaiak ospatzen dira

Exit mobile version