…eta kitto! elkarteko koordinatzaile Koldo Mitxelena hil da

koldo_mitxelenaAsteartean, apirilaren 1ean, Eibarren hil zen Koldo Mitxelena Zumaran, …eta kitto! euskara elkarteko koordinatzailea. Ezustean gertatu da 39 urte zituen Koldoren heriotza eta galera handia izan da Eibarko euskaltzale eta lagun guztiontzat.

1993 urtetik …eta kitto! aldizkariko kolaboratzaile eta 1997 urtetik aurrera elkarteko koordinatzaile izan da Koldo. Euskaltzaleen Topagunean, hedabideen batzordeko kide izateaz gain, 2001 eta 2003 urteen artean Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen.

Gaur, osteguna, apirilaren 3an egingo zaio azken agurra Koldori.

Besarkada bat familiari, lagunei, …eta kitto! elkarteko kideei eta Eibarko euskaltzale guztiei.