…eta kitto! aldizkariak 25 urte

Hogeitabost urte pasatu dira …eta kitto! aldizkaria sortu zenetik. 1988ko abenduan kaleratu zen 0 alea. Milaka albiste kaleratu ditugu orduandik eta egindako ibilbidea gogora ekarri behar dela erabaki du …eta kitto! Euskara Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak.
Udaleko euskara zebitzuan lanean zebiltzan hiru langileak, Fernando Muniozguren, Begoña Bilbatua eta Begoña Azpiri omentzea erabaki dugu, orduko alkate zen Aurora Baskaranekin batera.
Gainera, bideo berezia egin dugu eta lehenengoz ikusteko aukera izango duzue, abenduaren 5ean, Eibarko udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 19etan, egingo dugun ekitaldian.

Etorri nahi izanez gero, mesedez konfirmatu komunikabideak[abildua]etakitto.com helbidera idatzita edo  943 20 09 18 telefonora deituta