Mintza Eguna: txartelak salgai dira!

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak hemen dituzue salgai maiatzaren 30era arte.

Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak  lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik eta, gaur egun 6000pertsonatik gora elkartzen dira Euskal Herri osoan astero euskarazko mintzapraktika egiteko; beste 1000 aritzen dira sarean. Azken bi urteetan sarea izan da momentu batzuetan elkartzen jarraitzeko aukera eman diguna, eta asko handitu da parte hartzea. Hain zuzen Mintza Egunean gurekin izango ditugu  Mintzanet edo Jalgi hadi mundurako sareen bidez mintzapraktika egiteko elkartzen diren kideak ere, Munduko Mintzalagunen Topaketan.

Berrikuntza horretaz gain, aurtengo Mintza Egunak badu beste gehigarri bat ere. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Gorrak federazioak pilotaje bat jarri dute martxan pertsona gor eta entzumen urritasuna duten pertsonek euskara praktikatu dezaten eta Mintza Egunean zeinu hizkuntzako interpreteak izango dira.

Jadanik lortu dugu Mintzalagunon sarea Lapurdira ere zabaltzea, Mintzaian elkartearen eskutik. 2015etik dihartute Hendaian euskalduna eta euskaltzalea bihurtzen, hainbat ekintza antolatuz eta momentu honetan 3 Mintzalagun talde dabiltza martxan Hendaian. Mintzalagunek sekulako ekarpena egiten diozue euskalduntzeari: taldean elkarrekin euskaraz arituz eta ohitura hori ingurukoengana zabalduz, hizkuntza ohituretan eraginez eta euskaraz aritzeko aukerak zabalduz. Horregatik, Hendaiako esperientzia baliagarria izan daiteke Lapurdiko beste herrietan ere egitasmoa martxan jarri eta iparraldeko euskalduntzean eragiteko.

Ekainaren 5ean Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko dugu MintzaPoza praktikatzeko deia eta mingainak gustura astintzeko moduko egitaraua prestatu dugu:

  • 12:00 Ongi etorri ekitaldia, txisturaliekin eta Gaztelu Zahar abesbatzarekin.
  • 12:30 Aperitifa
  • 13:00 Hendaia ezagutzeko bisita gidatuak. 2 bisita gidatu egiteko aukera izango dute bertaratuek, bat tren txikian egingo dugu eta bestea Andoni Etxarrirekin
  • 14:25 Bertsolariak
  • 14:30 Bazkaria
  • 16:00 Haurren txokoa Hainbat adin tartetako haurrek esperimentazio eta sormenerako aukera izango dute bazkal ondoren.
  • 16:15 Esker emate ekitaldia eta munduko Mintzalagunekin topaketa. Urtero bezala, Mintzalagun talde batzuk omenduko ditugu Horrez gain, munduko hainbat txokotatik jaira batuko diren euskaldunekin bat egingo dugu bazkal ondoren.
  • 16:30 MintzaPoza jolasa.
  • 17:00 Erromeria Imuntzo eta Belokirekin

 

Informazio guztia eta txartelen salmenta: www.mintzalaguna.eus 

Mintza Egunaz gozatzeko hainbat aukera dituzue: bisita gidatuak, bazkaria, haurren txokoa eta autobus antolatuan Hendaiara etortzeko aukera ere bai.

Bazkarirako 5 menu dituzue aukeran eta Hendaiara etortzeko ere 5 dira antolatu ditugun autobusak Euskal Herriko hainbat herritatik pasako direnak.

Informazio guztia www.mintzalaguna.eus webgunean duzue: menuei buruzkoa, autobusei buruzkoa eta txartelen prezioei buruzkoa. Webgune horretan hartu ahalko dituzue, baita ere,  Mintza Egunerako txartelak.

Mintzapraktika zer den ezagutu nahi baduzu, euskaraz praktikatzeko aukera bila bazabiltza, zure herrian euskaraz gehiago egin dadin eragin nahi baduzu, ondo pasatzeko, elkar ezagutzeko… Zatoz Mintza Egunera!