Izaki Gardenak taldeak emango dio amaiera Udagoieneko Ostera Hegan musika zikloari asteburu honetan

Azaroaren 27tik 29ra Bermeoko Arrantzaleen Museoan grabatutako Izaki Gardenak taldearen kontzertu akustikoa doan ikusteko aukera egongo da www.udagoinekoostera.eus webgunean.

Gaurtik eta igandera arte Izaki Gardenak taldearen kontzertu akustikoa ikusteko aukera egongo da Udagoieneko Ostera egitasmoaren webgunean (wwww.udagoienekoostera.eus)

Jon Basaguren, taldeko abeslariak bere ahots eta gitarrarekin bakarrik lagunduta “Dena Oskol” azken diskokoa abestien kontzertu berezi bat prestatu du toki berezi honetarako. Asteburu hau izango da disko honen bira azken aldiz ikusteko aukeratariko bat.

Kontzertu honek amaiera emango dio Udagoieneko Ostera egitasmoaren XXI. edizio hain berezi honi, ondarea eta musika uztartzen dituen musika zikloari alegia. Eñaut Elorrieta eta Zea Mays taldeak izan dira edizio honetan parte hartu izan duten taldeak Izaki Gardenak taldearekin batera, bakoitzak tokiak inspiratutako kontzertu berezi bat emanez. Tokiak ere esanguratsuak izan dira, industrializazio aurreko Muskizeko El Pobal burdinolatik hasita, industrializazio garaiko Balmasedako La Encartada Fabrika-Museora eta azkenik, arrantzaleen bizimodua eta ohitura batzen dituen Bermeoko Arrantzale museoa.

Kontzertua IKUSGAI HEMEN