Mintzalagunak sarera saltoa eman du! Etxealdian ere mintzapraktika saioak martxan

Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, Mintzalaguna komunitateak bidelariak eta bidelagunak sarean elkartzeko jauzia egin du: #mintzalagunONsarea.

Teknologia berriak baliatuz, Euskaltzaleen Topaguneak mintzapraktikan jarraitzeko egokitu behar izan du ekimena.
Sarera saltoa eman dugu! Etxealdian ere bizipenez eta emozioz osatutako mundu zabal bat zure zain!

Hizkuntza ohituretan eragiten jarraitu nahi dutenenek, sare parte hartzaile hau baliatzeko aukera paregabea dute. Etxealdian ere internet bidezko mintzapraktika sare handi eta zabal bat josteko abagune aproposa bizi dugu, mintzalagunen komunitatea indartzeko aukera paregabea.

Etxealdian gauden bitartean hitzorduak bideo deien bidez egingo ditugu, ondoren zure herriko taldearekin aurrez aurre elkartuko zara.

MintzalagunON Sarearen ezaugarri nagusiak honakoak dira:

  • Mintzapraktika sarean elkarrekin
  • Internet bidezko hitzorduak
  • Internet bidezko saio osagarriak
  • Hauek gauzatu ahal izateko laguntza eta baliabideak.

Informazio guztia webgunean: https://mintzalaguna.topagunea.eus/mintzalagunon-sarea/

Ongi etorri mintzalagunon mundura!