URDULIZ: AZAROAK 25 eta 26

XSAKARA+SONAKAY

 

XSAKARA 

Xabier Gutierrez Bermeon jaiotako abeslaria da. Oso gaztetan hasi zuen bere ibilbidea XSakarak, beste hainbat artistekin kolaborazioam eginaz. 2019an atera zuen bere lehen diska, «Bihotzarentzako pilulak» izenekoa. 2020an, berriz, «Ilargiaren Semea 1619» argitaratu zuen. Euskal Rap eszenako ordezakaririk ezagunenetakoa, jardun musikal arrakastatsua landu du Xsakarak azken uretotan.

 

 

SONAKAY

Mal de Ojo taldeak irekitako bidean sakonduz, SONAKAY taldea 2006an sortu zen Donostian eta, harrez gero, bide entzutetsua egin dute runba eta flamenkoa nahasi eta euskaraz abestuz. Urrea da calo hizkuntzan Sonakay-ren esannahia. Izan ere, arro aldarrikatzen dute Yoni, Ramon, Jose eta David Escudero eta David Bernandez taldekideek beraien ijito jatorria. Laboaren Txoriak txori abestiaren moldaketa arrakastatsu batek egin zituen ezagun, eta dagoeneko 3 diska kaleratu dituzte.

URDULIZ (BIZKAIA)

 

Urduliz Uribe-kostako udalerria da eta butroe ibaiaren haranean dago kokatua. Herri txikia izanagatik, eta Bilbo gertu duenez, bertoko biztanleriak etengabe egin du gorantz eta egun 5.000tik gorago populazioa du. Urdulizko Andra maria jaiak irailaren 8an ospatzen dira baina urte osoan dago zer ikusia eta zerekin gozatua Bizkaiako herri eder honetan.