Aurrerapen abestia: «AHOTS HARI«

IKUSI ELKARRIZKETA

«Musika memoria berpizteko modu bat ere bada»

Leire Palacios kazetariak Olatz Salvador elkarrizketatu du Ondarroan, Saturrarango kartzelaren aldamenean. Elkarrizketa honetan, besteak beste, aurten kaleratu berri duen Aho Uhal diskari buruz mintzatuko zaigu.

 

IKUSI ARGAZKIAK

IKUSI KONTZERTUA

SATURRARANEKO KARTZELA

ONDARROA – MUTRIKU

Diktadura frankistan egon zen emakumeen kartzela garrantzitsuenetako bat izan zen Saturraraneakoa. 1937ko abenduan eman zen agindu baten ondorioz, Frankistek kartzela bihurtu zuten XIX. mendean hotel eta bainuetxea izan zena. 1944 arte egon zen funtzionamenduan eta 4.000 emakume baino gehiago hartu zituen, gehienak Asturiarrak, baina euskaldun asko ere han egon ziren. Emakume horietatik askok eman zuten azken arnasa Mutriku eta Ondarroa banatzen dituen hondartzan horretan.

Gunea hainbat pabiloitan zatituta zegoen. Alde batetik, amak eta horien seme-alabak biltzen zituzten eta, bestetik, umerik gabeko emakume presoak. Debekatuta zuten pabiloi batetik bestera igarotzea.

Bizi baldintzak oso kaxkarrak ziren, eta goseak gogor astindu zituen presoak. Senideek bidalitakoaz gain inguruko herrietako, Ondarroa zein Mutrikuko, bizilagunen bidez lortzen zuten janaria eta arropa. Gainera, lekaimeek kanpotik bidaltzen zietena bereganatu eta ekonomatuan jartzen zuten salgai, estaterako Ondarroako arrantzaileek presoentzat emandako arrainak.

Ondarroa, kresal usainez

Kantauri itsasoko olatuek ferakatutako mendietan barrena arrantzatik datorren herri baten oihartzuna entzuten dugu. Bizkaia eta Gipuzkoako mugan kokatua, Artibai ibaiaren besarkadapean, arrantza portu aktibo eta dinamikoa duen herria da Ondarroa.

1327ko irailaren 28an sortu zen, Maria Diaz de Harok emandako hiri gutunarekin. Ondarroako Alde zaharreraino sartzen ziren lehen arrantza itsasontziak, eta bertan aurkitu ditzazkegu garai horietako arrasto batzuk, esterako Kofradia Zaharra. Alde zaharrean bertan dago XV. mendeko Likona Dorrea, edota Andra Mari eliza gotikoa, haitzen gainean eraikia.

Bizkaiko udalerri honen ardatza Artibai ibaia da. Errenteriatik sartu eta portuko bokaleraino herria bitan banatuz doa, Arrigorri hondartzan itsasoratzen den arte. Hau, herriko gune natural eta ederrenetako bat dugu. Aipatzekoak dira herriak dituen hiru kilometro karratu eskasetan dauden sei zubiak: Errenteriakoa, Zaldupekoa, Zubi Barria, Zubi Zaharra, Plaiko Zubixe eta Itsasaurre zubia, denboraren eta herriaren bilakaeraren erakusgarri.

Kresal horrek bustitako hizkera  bereziarekin, euskara da herriko altxor eta herritarren izaeraren adierazgarri.