TOKIKOM: hitzarmena GEURIA.INFOrekin eta erakusketa Gasteizen

P1030940-1024x768TOKIKOMek edukiak trukatzeko hitzarmena sinatu du Athleticen jarraipena euskaraz egiteko sortu den GEURIA.INFOrekin. Hartara, TOKIKOMeko bazkideek eta GEURIAk elkarren edukiak argitaratu ahal izango dituzte, bien eskaintza aberastuz. Gainera, TOKIKOMek laguntza emango dio Athleticzale euskaltzaleen topagune izan nahi duen GEURIA.INFOri kontu tekniko eta burokratikoetan.

bertatikbertara_web_JPGBestetik, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak «Bertatik Bertara eta Beti Eskura» erakusketa zabaldu du. Bertan, euskarazko tokiko hedabideen lagin zabal-zabal bat aurki daiteke, paperean zein -pantaila handi batzuen bidez- bertsio digitalean ere.