Sormenaren inguruko jardunaldiak egingo dira urtarrilean


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:»Tabla normal»; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:»»; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:»Times New Roman»; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;}

Urtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako jardunaldiak eta euskara elkarteak, sormena, sortzaileak zein kultur sorkuntza izango dira hizpide berauetan.

Bilboko Bilborock aretoan egingo dira 2009ko urtarrilaren 23 eta 24an Topaguneak antolatutako jardunaldiak. Euskara elkarteak eta sormena izango dituzte hizpide bi egunetan parte hartuko dutenek.

Sormenari lotuta egon izan dira euskara elkarteak azken 25 urteotan. Lehen elkarteen sorreratik bertatik (1983an sortu zen Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea) ideia eta pentsamendu berri baten bueltan bildu ziren herrietako euskaldunak (hizkuntza komunitatea egituratzeko bildu baitziren). Ondoren sormenarekin izan duten lotura handia izan da:

  • Euskaldunon komunitatearentzako euskaraz bizitzeko tresnak sortzen
  • Harreman sareak sortzen
  • Kultur sorkuntzan eragile aktibo izaten
  • Sortzaileei elkarteetan leku eginez
  • …

Arlo hauek guztiak izan nahi ditu aztergai Topaguneak urtarrileko jardunaldietan eta horretarako hainbat ikuspegitatik aztertuko dituzte gaur egungo eta etorkizuneko euskara elkarteak:

  • Euskara elkarteak gizarte mugimendu modura
    • Euskara elkarteen mugimenduak 25 urteko jardueran sortu dutena eta oraindik ere sortzeko dutena aztertuko da
    • Gizarte mugimendu izanik, euskara elkarteek dituzten erronkak aztertuko dira
  • Euskara elkarteak sortzaileen bilgune modura
    • Sortzaileek eta sormenak egun euskara elkarteetan duen lekua aztertuko da
    • Euskara elkarte sortzailea irudikatzeko saioa egingo da
  • Euskara elkarteak kultur sorkuntzaren eragile modura
    • Kultur sorkuntzak euskararen normalkuntzan dituen funtzioak aztertuko dira
    • Euskara elkarteek tokian tokiko kultur sorkuntzaren eragile modura dituzten funtzioak landuko dira


Jardunaldietan parte hartzeko matrikulazioa azaroaren bukaeran zabalduko da eta euskara elkarteetako partaide zein kulturgintza edo euskalgintzaren inguruan interesa duen orori zuzenduko zaio.