Topagunea

Proiektu azoka 2023

proiektu-azoka-bidazoka-2023

Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen topagune izan da Bera

15 egitasmo ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek, “inspirazio iturri eta ekintzarako pizgarri” izateko bokazio dutenak denak

Euskararen erabilera eta transmisioaren sustapenean ari diren hainbat eragilek beraien egitasmoak aurkeztu zituzten Berako Bidasoko Azokan (maiatzak 6). Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 15 proiektuk bete zuten azoka gunea. Oso eremu ezberdinetako egitasmoak izan ziren aurkeztutakoak, baina helburu bera zuten: hurbildutako euskaltzale eta eragileentzako inspirazio iturri izatea eta egitasmoak beste inguru batzuetara hedatzeko pizgarri izatea.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako  proiektu azoka honek Pirinioetako Lan Elkartearen laguntza izan zuen eta Bortzirietako Bor Bor Euskaltzaleen Mugimenduak antolatutako Borborraldia ekimenaren amaierarekin bat egin zuen.

 

AZOKAN AURKEZTUTAKO PROIEKTUEN KATALOGOA

Berako azokan aurkeztutako proiektu guztien gaineko informazioa topatuko duzue jarraian. Irudietan proiektu bakoitzaren datu esanguratsuak (definizioa, helburuak, eskaintza eta indarguneak) eta proiektua garatu dutenekin harremantzeko bidea topatuko dituzue. Irudien gainean klik eginda, pdf-n jaitsi ahal izango duzue informazio hori. Horrez gain, irudien azpiko botoietan bestelako informazio pieza esanguratsuak ere topatuko dituzue (ekimenaren txosten teknikoa, ekimenaren webgunea, informazioa gehigarria eskaintzen duten albisteak…) 

Euskararen kriseilua

Ulerlaguna

Pantailak euskaraz

Odola ematen, bizia eman

Izaskun Arrue kulturgunea

Borborraldia

Euskara maitea

Pulunpa eta Xin

Gure natura ezagutzen

Salir de la versión móvil