Prestakuntza beharren diagnosiaren aurkezpena

Prestakuntza planak erakundeen kualifikazioa eta pertsonen garapenera bideraturako estrategia gauzatzen laguntzen duten kudeaketa tresnak dira. Zentzu honetan Topagunearen kezka nagusietako bat da Federazioaren eta Euskara Elkarte bazkideen gaitasun eta konpetentziak garatzen lagunduko dion proiektua aurrera eramatea.

Asmo horrekin eta kasuaren aniztasuna eta berezitasunak kontuan izanda, prestakuntza beharren identifikaziorako  prozesua jarri genuen martxan INCRESS Prestakuntza beharren diagnosiaren aurkezpenaaholkularitza zerbitzuaren laguntzarekin.

Prozesuaren helburu nagusia Topagunea beraren eta Federazioaren baitan biltzen diren elkartetako prestakuntza beharrak identifikatzea eta behar horiek asetzeko formazio ekintza plana diseinatu eta garatzea.

Asmo honekin lanean hasi ginen 2010eko urtarrilean. Prestakuntza beharren identifikaziorako prozesuak urrats ezberdinak izan ditu. Horietariko batzuetan elkarteok zuzeneko parte hartzea izan duzue.

 
Azterlana amaitutzat ematen dugu eta alde ezberdinetatik eta saio guztietatik jasotako infomazio guztiarekin dosierra prestatzen ari dira INCRESSen. Azterlanaren eta emaitzaren aurkezpena UZTAILAREN  22an  OSTEGUNA Matienako Kultur Etxean goizeko 10:30etan egingo dugu.  Iraupenari dagokionean, bi ordu  inguruko saioa izango dela aurreikusten dugu.  
 
Mezu honen bitartez aurkezpen saio horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, zuen laguntzarekin bideratu den prozesuaren emaitzak ikus ditzazuen.  
 
Mesedez, konfirmatu zuen partehartzea  ondoko helbide edo telefonoan:
 
 
Aldez aurretik mila esker prozesua garatzen laguntzeagatik!