Motibatuta jarraituko dugu

Geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzen, 100 lagunetik gora elkartu ginen joan den ostegunean Durangon. Motibazioa gaitzat hartuta, egun osoko topaldia izan genuen.
XI. Topaldia. 2014-01-30, Durango

Lehen balorazioa oso positiboa da. Landako elkartegia lepo bete genuen, eta streaming bidezko zuzeneko emanaldia 200 lagunek jarraitu zuten une batean edo bestean (gure lehen saioa izan da, aizue!).

Xabier Erize eta Iñaki Martinez de Luna motibazioaren kontzeptualizazioaz aritu ziren; Iñaki Iurrebasok mintzapraktikan ari direnen motibazioari buruzko klabeak eman zituen; euskaldunberrien auto pertzepzio azaleratu zuenXI. Topaldia. 2014-01-30, Durango Esti Amorrortuk; gazteen motibazioa sustatzeko tresna bat erakutsi zuten Rosa Ramos eta David Anautek; eta goizari bukaera emateko, Iban Aranzabal eta Julen Arexolaleiba euskal komunitatea indartzeko hedabideen egitekoez aritu ziren.

Plateruenan bazkaldu, eta arratsaldean Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburuarei buruz aritu ziren Iñaki Martinez de Luna, Belen Uranga eta Iñigo Fernandez Ostolaza, Maite Artolaren gidaritzapean.

Aurkezpenak (berriz) ikusi nahi badituzue, lotura honetan aurkituko dituzue bideoak. Aurrerago jarriko ditugu kalitate hobean. Hona hemen, adibidez, Hiztunpolisari buruzko mahaingurua:

Video streaming by Ustream

Honekin lotuta, Iñigo Fernandez Ostolazak Jon Sarasuari liburua irakurri ostean bidali zion mezu luuuzea eman digu, irakurri nahi?

 

Badaukagu zer hobetua (topaldiak antolatzen ere bai, euskararen erabileran bereziki), baina motibatuta gaude!

Eskerrik asko Iñaki, Jon, Belen, Esti, Iñigo… eta parte hartu duzuen guztiei! Lehen-da-bizi!

*Topaldiko aurkezpenak, bideoak eta argazkiak webgunean dituzue.