Topagunea

Mintzapraktikaren 30 urte jasotzen dituen dokumentala

Aurten 30 urte beteko dira Euskal Herrian lehen Mintzapraktika egitasmoa abiatu zenetik. Donostiako Bagera euskara elkartea izan zen lehen pauso hura eman zuena, gerora hainbesteko mugimendua ekarri duen pausoa: gaur egun 7000 pertsonatik gora elkartzen dira astero Mintzapraktika egiteko. 1993ko abenduan izan zen hasiera hura, sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ari ziren beste sei lagun elkartuta.

Bagera elkarteko kideek 15 minutuko dokumentala sortu dute, egitasmoaren sortzaile eta zenbait mintzalagunen esperientzia pertsonalei buruzko testigantzak jasoz. Zehazki, ondorengo pertsonenak:  Ainhoa Lavado, Marije Manterola, Aitziber San Roman, Amaia Balda, Aitziber Gurutzeaga eta Aritz Branton. Dokumentalaren soinu banda Francesca di Nicolak idatzi eta interpretatu du; “Habanera Araba” da kantaren izena. Bera ere mintzalaguna da, eta bera gisako mintzalagunei eskaini die musika.

 

MINTZALAGUNAK 30 URTE DOKUMENTALA

YouTube video player
Salir de la versión móvil