Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak jardunaldia

Maiatzaren 26an egingo da Bilbon Ezkerraberri fundazioak, EHUgunek ea Centre Maurits Coppieters-ek antolatutako «Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak» jardunaldia.

ezkerraberri_migrazioakJardunaldiaren aurkezpenean ondoko helburuak zehaztu dituzte antolatzaileek:

  • Migratzialeen fluxuak Europako gutxiengo kultural eta linguistikoetan duten eragina aztertzea.
  • Ondorioez gogoeta egitea.
  • Egoera egokitasunez kudeatzeko politikak proposatzea.
  • Arrakasta-kasuak eta praktika onak erakustea.

EHUk Bilboko Abandoibarran duen Bizkaia aretoan egingo da jardunaldia eta sarrera doakoa den arren, aurrez izena eman beharra dago Ezkerraberri fundazioaren webgunean.

Jardunaldian Europako herri ezberdinetako aditu eta ekintzaileek parte hartuko dute, tartean Euskal Herriko esperientzia eta ikerketen berri ere emango delarik. Euskaltzaleen Topaguneko Ainara Santaquiteriak parte hartuko du hizlari modura.

Jardunaldian euskara, ingelesa eta gaztelania erabiliko dira eta aldibereko itzulpena egongo da.

Ondokoa da jardunaldiko egitaraua:

 

8,45 h: Parte hartzaileak akreditatzea

9,15 h: Antolatzaileen ongi etorri hitzak

9,30 h: Sarrera-hitzaldia: ‘Dibertsitate konplexua, immigrazioa eta hizkuntza-politika’ Peter Kraus (Augsburg-eko Unibertsitatea)

10,30 h: Hitzaldia: ‘Hizkuntza, elementu etnikoak edo zibikoa’ Nuria Franco-Guillen (Pompeu Fabra Unibertsitatea, Bartzelona)

11,00 h: Kafea

11,15 h: Panela: ‘Hizkuntza minorizatuak eta migratzaileak Europan’

  • Catrin Wyn Edwards (Aberystwythko Unibertsitatea, Gales)
  • Cor van de Mer (Fryske Akademie, Frisia)
  • Oriol Amoros (Generalitat de Catalunya)
  • Xabier Aierdi (Euskal Herriko Unibertsitatea)

12,45 h: Panela: ‘Euskal Herriko esperientziak’

  • Petra Elser, ‘Lan-tokian hizkuntza ikastea’
  • Leire Diaz de Gereñu, ‘Gasteizko eskola baten esperientzia’
  • Ainara Santaquiteria, ‘Auzoko eta euskalgintzaren beste esperientzia batzuk’

14,00 h: Itxiera