Aisialdia

Euskararen erabileraren sustapena egiteko garrantzia handiko eremua da aisialdia. Aisialdian izaten dugu gure gustuko jarduerak egiteko aukera eta hauen bueltan sortzen diren harremanak gustagarriak, hurbilekoak eta aberasgarriak izaten dira. Harreman eta jarduera hauetan darabilgun hizkuntzak badu garrantzia, hizkuntza horrekiko sortzen den atxikimendua ere handia izan daiteke eta.

Aisialdiko eremuan jardun izan du euskaltzaleen mugimenduak nagusiki, antolatutako ekimen eta sortutako egitasmo gehienak herritarrek beraien aisialdian baliatzeko egin izan baitituzte. Lan-arlo modura beraz, garrantzitsua da aisialdiarena euskaltzaleen topaguneentzat.

Adin guztietako hiztunei zuzendutako aisialdirako ekimenak antolatzen badira ere, garrantzitsua izan da urteetan haur eta gazteei begira sortutako eskaintza. Eskolaz kanpo, aisialdian euskaraz aritzeko gune eta uneak antolatzea izan da hainbat euskaltzaleen elkarteen helburuetako bat eta horretarako era guztietako jarduerak proposatzen dituzte: aisialdi taldeak, ludotekak, egonaldi eta udalekuak, kultur programazioa, tailerrak, lehiaketak

Baina haur eta gazteei zuzendutakoez gain, helduei zuzendutako aisialdi eskaintza ere badago, nahiz eta oraindik gehiago garatu daitekeen eskaintza hau.

Aisialdian lantzeko era guztietako euskarazko ekimenak antolatzen pilatutako esperientzia baliatuz, aisialdirako zerbitzuen eskaintza egiten du Topaguneak Kabia zerbitzuen bidez.

 

· HARREMANA ·

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 11 = 14