ESTILO URBANOA EUSKAL HERRIAN

«Urban Style» deitura afro-amerikarrek 80eko hamarkadan egiten zuten musika izendatzeko asmatu zuten iparamerikan. Underground mugimenduetatik sortutako musika mespretxatzeko etiketa gisa sortua, Soul, R&B, eta bereziki Hiphop-a biltzen zituen hasiera batean, baina gerora bestelako estilo batzuk ere barneratu zituen musika urbanoak: Regetoia, Trap-a edo musika elektronikoa, esaterako. Gaur egun, musika estilo heterogeneo bezain arrakastatsua da mundu osoan.

Musika molde honetako adar ezberdinen garapena beste leku batzuetan baino motelagoa izan da gurean. Gaur egun, ordea, boladan dagoen musika estiloa da. Izan ere, dance estiloan Hemendik At edo hip-hop eta rapean Selektah Kolektiboa edo La Basu hasi zirenetik asko aldatu dira gauzak. ZetakDupla, Chill Mafia, JMartina, Merina Gris, Kai Nakai, Nikotina… euskaraz abestutako musika urbanoaren eszena indartsu dago XXI. mendean Euskal Herrian.

HEMENDIK AT

SELEKTAH KOLEKTIBOA

LA BASU

LA BASU eta JMartina

LA BASU 

Elena Caballero musikaria, «La basu», Bilbon jaio zen  1983an.  90eko hamarkadan barneratu zen hip-hoparen munduan eta 1999an emakumez osatutako lehen rap taldea sortu zuen: «jungla urbana» izenekoa. 2001. urtean atera zuen bakarkako lehen maketa: #K. Geldialdi luze baten ondoren, 2013an itzuli zen eszenatokietara,  «remixex» lanarekin. Harrez gero, «Aire es vida» «Ni naiz bihotz erregina» (euskara hutsean emakume batek argitaratutako lehen lana) eta «Gerra» diskoak kaleratu ditu, besteak beste.

 

 

J Martina

J Martina taldea 2019an osatu zen Larrabetzun. Kattalin eta Ane Barcena ahizpek osatzen dute taldea Javi Jorajuriarekin batera. Talde berria den arren, «Jaio naiz baina» lanak egundoko arrakasta izan du entzuleen artean. Doinu elektronikoekin landutako pop estiloko kantak egiten dituzte, beti ere soinuekin esperimentatuz eta abestiak kontzeptualki jorratuz, artelanak balira bezala.