Kukulaisi aisialdirako topaguneak Hezitzaileentzako II. Jardunaldiak antolatu ditu. Urtarrilaren 28an izango dira Ermuko Izarra Centren, “Nahi dugun aisialdi eredura jauzi!” lelopean.

Topaguneko SENDI, UEMA eta Urtxintxa izango dira formazio emaleak. Izan ere, ezagutzak elkarbanatzea saretzearen lehengo pausua dela uste dute. June Furundarena zuzendariaren hitzetan “Aisialdiariko topagunearen bazkideak batera elkarlean indartsuagoak dira”.

Ermua aisialdi arloko eragileek elkarrengandik ikasteko topagune bihurtuko da. Formazio egun aberats eta aberasgarri bat izatea da asmoa, eta oraingoan hitzaldiak baino, tailer dinamikoak, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko abagunea ematen dutenak izango dira protagonista. Hizkuntzen trataera eta hezkidetza, bereziki harreman sexu-afektibo eta botere-harremanetan fokua jarriz, dira landuko diren bi gai nagusiak.

Izan ere, Kukulaisik aisialdi euskaldun, hezitzaile eta berritzaile batean sinesten du, eta horretarako aipatutako bi ardatzak jorratzea ezinbestekotzat jotzen du.

EGITARAUA

10:00: Jardunaldien hasiera.
10:30: Hizkuntzen topagunea, aniztasuna. (Euskaltzaleen Topaguneko Sentsibilizazio lan-taldea)
11:30: Atsedenaldia.
12:00:  Aisialdi euskalduna, hizkuntzaren arnasa (UEMA).
14:00: Bazkaria.
15:30: Aisialdi hezkidetzailean hazi eta hezi: nola kudeatu harreman sexu-afektiboak (Urtxintxa Aisialdi Eskola).
17:30: Agurra.

 

 

Doan bazkideentzako. Bazkaria barne.

4 euro bazkide ez direnentzako. Bazkaria barne.

HELBURUA AISIALDIAREN BI ARDATZ NAGUSIREN BAITAN HAUSNARTZEA DA:

Goizeko 10:00etan hasita, Kukulaisiren agurraren ostean hizkuntzen gaia landuko da jardunaldien lehen partean. Izan ere, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa urtez urte, hilabetez hilabete, aldatuz doa. Egoera berrietara egokitzeko, egungo aniztasuna ezagutu eta hori oinarri izanda euskararen biziberritzean eragiteko helburua du Kukulaisik, horretarako aisialdia izanik haren eragin-esparru. Hori dela eta, hizkuntza aniztasuna izango dute hizpide lehenik Ermuko jardunaldiek (Topaguneko SENDI lan-taldearen eskutik), eta, atsedenaldiaren ostean (11:30), UEMAren gidaritzapean, aisialdia euskararen arnasgune bihurtzeko giltzak zeintzuk diren elkarlanean aztertzea izango da bigarren egitekoa.

Ostean, bazkaltzeko etenaldia egingo da 14:00etan, eta eguneko bigarren ardatzari helduko zaio gero. Aisialdia espazio libre, hezitzaile eta hazteko espazio gisa irudikatzen du Kukulaisik, eta horretarako, parekidetasunean oinarritako aisialdi feminista eraiki nahi du. Bide horretan, hamaika ertzetatik hel dakioke gaiari, baina aisialdi eremuan, harreman sexu-afektiboak eta botere-harremanak gaurkotasun handia duten auziak izan ohi dira. Hori guztia jorratzea izango da jardunaldian bigarren helburua (Urtxintxa Aisialdi Eskolaren laguntzarekin), behar direnak eraiki, besteak deseraiki eta aisialdia zaintzan oinarritutako gune seguru bat izan dadin.

Nahi dugun aisialdi eredura jauzi egitera goaz!