Jaialdien helburua, Europako hizkuntza eta kultur aniztasuna azaleratu eta ospatzea da. Atlantiko kostaldeko zazpi hizkuntza komunitatek egin dugu bat, Donostia 2016rekin batera, Tosta proiektuan.
Kornubierak 500 hiztun inguru ditu gaur egun, XIX. mendean ia desagertu zen arren. Azken hamarkadetan hizkuntza berreskuratzeko mugimendua sortu da Kornuallesen (500.000 biztanle daude bertan), eta hiztun kopurua hazten ari da. Tostako kide den Golden Tree elkartea da ahalegin horretan ari diren eragileetako bat, kulturaren esparrutik batez ere.
Bestalde, Sophie Stephenson artista aste honetan itzuli da Eskoziara, Euskal Herrian ia sei astez egon eta gero. Bertan egindako sormen lana bukatzen ari da, eta Eskoziako jaialdian aurkeztuko du uztailaren hasieran. Era berean, Uxue Arzelus zinegile Donostiarrak datorren astean aurkeztuko du, Galesen, bertako egonaldian ekoiztu zuen dokumental laburra.
Tostari buruzko informazio eguneratua izateko, http://tosta2016.eu/ atarian sartu edo Twitterren @tosta2016 #tosta2016 jarraitu daitezke.
Sophie Stephenson dantzaria, Atlantikaldia jaialdiaren aurkezpenean, ekainaren hasieran: