Kornuallesen izango da Tosta jaialdia, gaurtik igandera bitartean

IMG-20160616-WA0004Tosta ekimenaren bigarren jaialdia gaur, ekainaren 17an, hasiko da Kornualleseko Falmouth herrian. Bertako International Sea Shanty jaialdiarekin bat egingo du Tostak, eta bi egunez publiko zabalari eskainitako jarduera parte-hartzaileak eta zuzeneko musika emanaldiak egingo dira: Tosta Banda, Tosta kantua, tailerrak, mosaikoak, flash mob-a,  kontzertuak, street art-a, erakusketak, kantujira, zuzeneko irrati emisioak eta abar.  IMG-20160616-WA0005

Jaialdien helburua, Europako hizkuntza eta kultur aniztasuna azaleratu eta ospatzea da. Atlantiko kostaldeko zazpi hizkuntza komunitatek egin dugu bat, Donostia 2016rekin batera, Tosta proiektuan.

IMG-20160616-WA0003Lehen jaialdia Irlandan izan zen maiatzaren hasieran. Kornualleseko geldialdiaren ostean, Tostako edukiontziak Galesera abiatuko dira, datorren asteburuan izango baita bertako jaialdia. Ondoren, Eskozia, Frisia eta Galizian izango da Tosta, eta irailaren 22tik 25era Errenterian izango da azken jaialdia. Aurrerago emango dizuegu egitarauaren berri.

Kornubierak 500 hiztun inguru ditu gaur egun, XIX. mendean ia desagertu zen arren. Azken hamarkadetan hizkuntza berreskuratzeko mugimendua sortu da Kornuallesen (500.000 biztanle daude bertan), eta hiztun kopurua hazten ari da. Tostako kide den Golden Tree elkartea da ahalegin horretan ari diren eragileetako bat, kulturaren esparrutik batez ere.

Bestalde, Sophie Stephenson artista aste honetan itzuli da Eskoziara, Euskal Herrian ia sei astez egon eta gero. Bertan egindako sormen lana bukatzen ari da, eta Eskoziako jaialdian aurkeztuko du uztailaren hasieran. Era berean, Uxue Arzelus zinegile Donostiarrak datorren astean aurkeztuko du, Galesen, bertako egonaldian ekoiztu zuen dokumental laburra.

Tostari buruzko informazio eguneratua izateko, http://tosta2016.eu/ atarian sartu edo Twitterren @tosta2016 #tosta2016 jarraitu daitezke.

Sophie Stephenson dantzaria, Atlantikaldia jaialdiaren aurkezpenean, ekainaren hasieran: