Komunikazioa Erakundeetan aditu titulua

Mondragon Unibertsitateak Komunikazioa Erakundeetan aditu titulua abiatuko du urrian.

Titulu propio horren helburua da, batetik, ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan duten eragina eta, bestetik, prestatzea ikasleak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko. Lanean dihardutenei zein lizentziadun berriei zuzenduta dago. Batetik, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere, komunikazioan, kudeaketan, koordinazioan edo zuzendaritza lanetan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun zein gradudunentzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza.

Eskolak astean behin izango dira, ostegun arratsaldeetan, MUren Aretxabaletako kanpusean. Matrikula epea irailaren amaierara arte dago zabalik.