Topaldia archivos - Página 3 de 6 - Topagunea

Topaldiaren hitzaldi guztiak sarean
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/02/05
Urtarrilaren 21ean Durangon egin zen Topaldian euskaltzaleen aktibazioa izan zen aztergai. Jardunaldian autoeraketa, ahalduntzea, performatibitatea, militantzia, feminismoa eta beste hainbat gai interesgarri izan zituzten hizpide gonbidatutako hizlariek eta hausnarketarako aukera ona izan zuten bertaratutako parte hartzaile guztiek. Sarean daude jadanik jardunaldian entzundako hitzaldi guztiak (bideoak zein idatzizko ponentziak). Guztiak aurkitu ahal izango dira Topaldiaren webgunean. […]
Streaming bidez jarraitu ahal izango da Topaldia
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/01/20
Urtarrilaren 21eko hitzordurako ez dago leku gehiago Landako elkartegiko aretoan, beraz, azken orduan ibili diren lagunek ez dute jardunaldia bertatik bertara jarraitzeko aukerarik izango. Hala ere, urtero modura, Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira hitzaldiak. Webgune honetan edo Topaldiaren gunean jarraitu ahal izango dira saioak eta ondorengo egunetan sarean jarriko ditugu Topaldiko ponentziak eta […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/29
Euskaltzaleen aktibazioa izango du hizpide XIII. Topaldiak, 2016ko urtarrilean. “Euskaltzaleen aktibazioa XXI. mendean; autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea” izango dira gogoetarako eta eztabaidarako aukeratu ditugunak hain zuzen ere. Aipatutako jardunaldia Durangoko Elkartegian egingo da 2016ko urtarrilaren 21ean. Aurrerago egitarau zehatza eta izena emateko deialdia zabalduko dugu, baina dagoeneko hitzordua agendan gordetzeko modukoa izango dela aurreratzen dizuegu.
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/23
Datorren astelehenean, urtarrilaren 26an, amaituko da Topaldian izena emateko epea. Oraindik parte hartzeko aukera dago, beraz.  Aurretik ere eman izan dugu aurtengo Topaldiari buruzko informazioa, baina astebete falta da urtarrilaren 29ko hitzordurako eta Topaberria baliatuko dugu jardunaldiari buruzko informazioa gogora ekartzeko. Zer funtzio dugu euskaltzaleen elkarteok eta gainontzeko eragile euskaltzaleek euskal kulturgintzan? Euskaltzaleen Topagunean aspaldiko […]
Topaldia, eragile euskaltzaleok kulturgintzan dugun funtzioaz
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/09
Zer funtzio dugu euskaltzaleen elkarteok eta gainontzeko eragile euskaltzaleek euskal kulturgintzan? Euskaltzaleen Topagunean aspaldiko kezka den honen gainean arituko gara urtarrilaren 29an egingo dugun jardunaldian, 12. Topaldian. Izen-emate epea zabalik dago, urtarrilaren 26an amaituko da. Euskaltzaleen mugimenduak bere sorreratik lehentasunezko jarduera izan du kulturgintzarena. Hizkuntza komunitatearen garapenerako tresna ezinbestekoa da kulturgintza, horregatik izan da kultur […]
Kulturgintza izango du ardatz urtarrilaren 29an Topaldiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/11
Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izenburua izango du 12. Topaldiak, urtarrilaren 29an Durangoko Landako elkartegian ospatuko den jardunaldiak. Urtero antolatzen diren jardunaldietan euskaltzaleen mugimenduarentzako intereseko diren gaiak lantzen dira eta oraingoan kulturgintza izango da aztergai. Euskaltzaleen elkarteak sortu zirenetik bertatik kulturgintzak leku zentrala izan du mugimenduaren jardueran. Hizkuntza komunitatearen artikulazio eta garapenerako […]