Sentiberatzea archivos - Página 13 de 20 - Topagunea

Badator Euskararen Ginkanaren laugarren edizioa
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/23
Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurten lehen aldiz Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena.  Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin, eta beraien lan eremuak diren IKTak eta ekologia elkartu dituzte proiektu bakarrean. Laugarren edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea. Lau urtetako ibilbidea duen proiektua […]
“Euskara partekatzen duguna” dekalogoa aurkeztu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Andoaingo Martin Ugalde parkean burutu diren Euskara aniztasunean topaketan egin du Euskara partekatzen duguna dekalogoaren aurkezpena Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topagunearen zuzendariak. Euskaltzaleen topaguneen mugimenduak aniztasunari buruz duen ikuspegia jendarteratzeko helburuarekin osatu dute 10 oinarri biltzen dituen dokumentua. Euskal Herrian bizi dugun hizkuntza-aniztasun errealitatea aitortuz eta hori modu positiboan ulertuta, guztion artean partekatzen dugun hizkuntza euskara […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/12/12
Gaur, abenduak 12, Euskara aniztasunean topaketan aurkeztu da Euskara partekatzen duguna dokumentua, Euskaltzaleen Topaguneak aniztasunari buruz (hizkuntza, kultura eta jatorri aniztasunari buruz, batik bat) duen ikuspegia azaltzen duen dokumentua. Euskaltzaleen Topaguneak eta tokian tokiko elkarteek hainbat egitasmo jarri dituzte martxan azken urteotan aniztasuna lantzeko. Egitasmo horien gidaritzan aritzen diren bazkideek Topaguneko lantaldeko kideekin batera landutako […]
Euskara aniztasunean topaketa egingo da abenduaren 12an
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/11/20
Euskaltzaleen Topaguneak euskara eta jatorri, kultura edota hizkuntza aniztasuna oinarri harturik Topaketa antolatu du. Topaketa abenduaren 12an burutuko da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, goizez. Badira hainbat urte Euskaltzaleen Topaguneak,  Mugimendu gisa, aniztasuna jorratzen dihardugula. Topaketarekin, egindako bidearen berri eman eta hausnarketa partekatu nahi dugu etorkizuneko lankidetzarako bideak zabaltzeko oinarri gisa. Topaketen egiturari eta edukiei […]
Auzoko egitasmoa Azpeitia eta Ibarrara zabaldu da
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/10/22
Gure herrietako aniztasuna aintzat hartu eta  euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzeko helburuarekin jarri zuen martxan Euskaltzaleen Topaguneak Auzoko. Duela lau urte lehen herrietan frogatzen hasi zenetik, gaur egun hamar herrietan egotera iritsi da proiektua. Azpeitia eta Ibarra dira batu diren azken herriak, eta dagoeneko prest daude asteroko dinamiken bidez euskarara gerturatzeko lagun taldea osatzeko. […]
«Euskaraz bizi nahi dut» film labur lehiaketa antolatu du Kontseiluak
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/06/25
Euskaraz bizitzeko gogoa hedatu eta sustatzeko asmoz, film labur lehiaketa antolatu du aurten ere Kontseiluak, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan. Film laburrak irailaren 8ra arte aurkez daitezke, eta sari banaketa Donostiako Zinemaldian izango da. Era berean, aurkezten diren hamar film labur onenak Zinemaldian proiektatuko dira. Aipatu bezala, aurkeztutako film laburrek euskaraz bizitzeko nahiari buruzkoak izan behar dute. […]