Prestakuntza archivos - Página 6 de 9 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  12/12/14
Duela aste batzuk iragartzen joan garen moduan, Topaguneak eta HUHEZIko Sorguneak Ikertegiak «Topagunea Jazten aditu-titulua» prestatu dugu 2013 urterako. Aditu-tituluari buruzko informazioa ondoko loturan aurkitu dezakezue. Zenbait lagunek interesa agertu digute ikastaroa egiteko, baina kostuaren inguruko kezka ere helarazi digute, besteak beste. Gauzak horrela, aukera interesgarria ikusten dugu udalekin ikastaroaren kostu zati bat «beka» sistemaren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/05/03
UEUk prest du jadanik Udako Ikastaroen 40. edizioaren egitaraua, eta, aurrekoetan bezala, eskaintza oparo eta interesgarria atondu dute oraingoan ere. Besteak beste, nabarmentzekoa iruditzen zaigu Komunkazio tailerra elkarteentzat. Elkarte askok adierazi duzue sarritan oinarrizko komunikazio ikastarotxo baten beharra, eta  hau izan daiteke oinarrizko prestakuntza jasotzeko aukera egokia: nola kontaktatu prentsarekin, nola erabili sare sozialak… UEUtik, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/02/27
Otsailaren 2an eta 3an euskaldunon elkarteen haur eta gazte arloa irudikatzeko jardunaldiak egin genituen Durangon. Bertan egoteko aukerarik izan ez bazenuten, edo hitzaldiak berriz ikusi nahi badituzue, Vimeon aurkituko dituzue. Argazkiak, berriz, Flickr-eko Topagunearen kontuan daude.
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/02/09
Arin joan zaizkigu otsaileko lehen egunak. Arin pasatu dira XXI. mendeko euskaldunon elkarteen haur eta gazte arloa irudikatzeko Durangon egin ditugun jardunaldiak. Euskal Herri osotik etorritako 70 lagun inguru bildu ginen Elkartegian, baita gonbidatu ez genuen Siberiako bat ere. Pena. 95 zeuden izena emanda, baina azken horrek ez zien guztiei etortzen utzi. Hala ere, eta […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  12/01/12
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu duen “Jolasa baino gehiago” jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.   XXI. mendeko Euskaldunon Elkarteen haur eta gazte esparruaren markoa definitzea du helburu jardunaldiak. Alde batetik, Euskaldunon Elkarteen aisialdi jardueren ezaugarri komunak definitzeko beharra daukagulako. Eta bestetik, gure aisialdiko jardueren bitartez eraginkorragoak izateko. Haur eta gazte arloa zergatik, zertarako eta nola landu […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  11/11/03
Alt Penedés-eko Torrelavit herrian ospatu zuen urriaren 22an Tallers per la llengua erakundeak bere lehen hausnarketa jardunaldia. Hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa honetan Tallers per la llenguako hainbat kiderekin batera Euskal Herriko eta Galiziako zenbait gonbidatu egon ziren eta Topaguneko ordezkari Mikel Ozaitak ere parte hartu zuen, Emun eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariekin batera. Tallers-en jardueran garrantzia […]