Mintzapraktika archivos - Página 22 de 27 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  11/05/19
Urtea aurrera doa konturatu gabe. Uda gero et ahurbilago dugu eta, harekin batera, Mintza Eguna ere ate joka datorkigu. Mintzapraktika egitasmoen jaiaren seigarren edizioa Elizondon egingo dugu,ekainaren 4an, larunbata. Egun pasa ederra, Elizondoko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan jartzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Bazkalosteko giroa aprobetxatuko dugu mintzapraktika egitasmoen bilakaeran […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  11/02/21
Otsailaren 17an Euskara Elkarteek martxan dauzkaten Mintzapraktika programetako dinamizatzaileek 3 orduko mintegi bat egin zuten, hainbat gai lantzeko: Guraso- laguna, Mintzodromoak, hitanoaren aldaera, Auzoko gazte- laguna eta beste. Mintegian 16 herri eta eskualdetako dinamizatzaileak bildu ziren:Lizarra, Lasarte, Aretxabaleta, Tolosa, Irun, Santutxu, Deustu, Donostia, Gasteiz, Bergara, Eibar, Arrasate, Iruñerria eta Tafalla, Txorierri eta Getxo.
Euskaltzaleen Topagunea  -  11/02/03
Eusko Jaurlaritzaren enkarguz Aztikerrek Mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko ikerketa atzo, otsailak 3, aurkeztu zen Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ikerketa hau Topagunea eta AEKrekin batera egin du Aztikerrek. Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtu nahi izan da ikerketarekin eta horretarako 2004-05 eta 2008-09 ikasturteetako datuak aztertu dira. Emaitzak aztertuta, mintzapraktika «eraginkorra» dela ondorioztatu dute, zalantzarik gabe. «Ideia nagusi bat […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/12/22
2011. urte hasieran, Gasteizen, egun osoko jai egitarau euskaldunaz gozatzeko aukera izango dugu, denok. ARABAKO MINTZA EGUNA, arabarrak eta ez direnak, mintzalagunak eta ez direnak, euskaldunak elkartzeko aukera izango da. Elkartu, ezagutu, konpartitu eta elkarrekin egun atsegin eta dibertigarria pasatzeko aukera sortu nahi dugu. Euskaldunak, asko eta askotarikoak garela erakutsi nahi diogu, lehenbizi geure buruari, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/12/17
Mintza Eguna Gasteizen. EGIZU@Flickr Azken bizpahiru urteotan asko zabaldu eta garatu dira mintzapraktika egitasmoak Araban, aurten esaterako, 750 arabar baino gehiago ari da asteroko dinamika horretan parte hartzen, horietako 520 Gasteizen bertan. MINTZA EGUNA  aukera ona izango da herri ezberdinetan dabiltzanek, eta herri bereko taldeetakoek ere bai, noski, elkar ezagutzeko eta, modu horretan, bakoitzaren harreman […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  10/11/15
Iaz euskal irratien aitzindariak omendu bazituen ere, aurtengoan Euskalerria irratiak banatzen duen Larreko saria Mintzakidek jasoko du. Sari ematea azaroaren 23an eginen da Berriozarko musika eskolan. Euskalerria irratiko ordezkarien esanetan, aurten bere 16. edizioa beteko duen sari honen xedea “euskararen onerako lanak, merezimenduak eskertzeko saria da; hizkuntzaren ospea hobetuz, euskararen erabilera suspertuz edo euskararen ikasketa […]