Komunikabideak archivos - Página 5 de 19 - Topagunea

Euskararen Nafar Kontseiluak hedabideendako diru-laguntzak lehenbailehen berreskuratzea eskatu du
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/07/01
Euskararen Nafar Kontseiluak atzo goizean, ekainaren 30ean, egin zuen 2014ko lehen seihilabeteko bilera. Bertan Euskaltzaleen Topagunearen ordezkaritzak parte hartu zuen eta euskarazko komunikabideen diru laguntzak berreskuratzeko eskaria aurkeztu zuen, Nafarroako Gobernuak 2012. urtean aurrekontutik ezabatu zituen diru-laguntzak errekuperatzeko eskaria. 2014. urteko aurrekontuetan eta datozen urtekoetan ere bai, diru-laguntzak esleitu eta lehenbailehen argitaratzea eskatzen da proposamenean, […]
Arabako ALEA, astekari berri bat urte bukaeran
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/06/25
2014 urte bukaeran kaleratuko da Araba osoko euskaldunei zuzendutako ALEA astekaria, egitasmo komunikatibo berria. GEU Gasteiz Euskalduna elkartea, Goiena komunikazio taldea, Aiaraldea Komunikazio Lehioa eta Berria elkartu dira egitasmo berriaren bueltan eta gaur egun Araban dauden toki hedabideen (Hirinet eta Aiaraldea) osagarri izango den papereko astekaria diseinatu dute. Bi helburu nagusirekin aurkeztu dute egitasmoa sustatzaileek: […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/30
Azken boladan mugimendu asko ikusten ari gara tokiko komunikabideen esparruan, eta horren adibide argiak dira azken egunotan izan ditugun hiru albiste hauek: Batetik, Orio eta Aiako KARKARA aldizkariak webgune berria estreinatu du. KARKARA.COM berria TOKIKOM Plataforman oinarrituta dago, eta indar handia egiten du herritarren parte-hartzean, Komunitatearen bidez. Gainera, plataforma erabili izanak erraz-erraz jarriko dio Karkarari […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/01
Hurbiltzen doa jadanik .eus domeinua erabili ahal izango dugun eguna. Lehen domeinua (Puntueus elkartearen domeinuak.eus) martxan dago jadanik eta apirilean bertan aurkeztu da prozesuaren egutegia. ICANN erakundeak 2013ko ekainaren 14an onartu zuen .eus domeinuaren eskaria eta ordurarte egindako lan guztiak balio izan zuen ibilbide berri bati hasiera emateko. Gerora, ICANNekin kontratua sinatu du prozesua gidatzen […]
Urko Aristi kazetaria izendatu dute TOKIKOMeko presidente
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/24
Larunbatean, otsailaren 22an, egin zuen TOKIKOM, toki komunikabideen bateraguneak, urteko Batzar Nagusia MUren Aretxabaletako komunikazio kanpusean. Batzarra elkartearen lehen bi urtetako ibilbidearen balorazioa egin, egitasmoa sendotzeko hurrengo urratsak erabaki eta urrats horiek gidatzeko ardura izango duen presidente berria izendatzeko baliatu da. Egitasmo beharrezko eta bideragarria Mikel Irizarrek gogorarazi duenez, “TOKIKOM eratu genuenean, bi urteko epea […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
TOKIKOMek, Tokiko Komunikabideen Bateraguneak, otsailaren 22an egingo du bere Batzar Nagusia Aretxabaletan. Bi urteko ibilbidea egina du jadanik Topagunean bildutako komunikabideek sortutako sozietateak, eta ibilbide horren errepasoa egitea zein elkartea sendotze bidean jartzeko neurriak hartzea izango da Batzarraren helburu nagusia. Besteak beste, honako gai hauen inguruan hitz egingo da: TOKIKOMek solaskidetzan egindako aurrerapausuak (HEKIMENen parte […]