Elkarteak archivos - Página 23 de 25 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/27
Elgoibarko Izarra euskara elkarteak antolatuta, Euskararen jatorria, zalantza artean igerian hitzaldia emango du Juan Martin Elexpuruk urriaren 28an, arratsaldeko zazpiretan. Gotzon Garateren omenezko hitzaldi zikloaren barruan kokatu dute hitzaldia eta hurrengo asteotan ere izango du jarraipena Jon Sarasuaren hitzaldia eta Xabier Amuriza eta Jon Maiaren emanaldiarekin. Informazio gehiago: www.elgoibarren.net
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/23
Bazkide kanpaina aurkeztu du Debako Zuhatza Euskara Elkarteak. Asmo berriturik agertu dira Zuhatza Elkarteko ordezkariak gainera, egitasmo berriei gogotsu ekiteko gogoz. Berriketan hilabetekaria indartzeko apustua aipatu behar da egitasmoen artean. Idarberriturik jasoko dute Debako biztanleek aldizkaria hurrengo hilabeteetan. Zabalkundea bikoiztu eta itxura berritu diote jadanik arduradunek. Bazkideekin bestelako komunikazio tresnak sortzeko gogoa ere agertu dute […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/20
Hemendik Gizarte Ekintza saria eman diote Getxoko Egizu elkarteari. Deia egunkariaren gehigarria da Hemendik eta eskualdean emandako sarien artean Egizu ekimena saritu dute gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Gaur egun Euskal Herrian dagoen Mintzapraktika egitasmoen artean dinamikoenetakoa dugu Egizu egitasmoa. Iaz 200 parte hartzailetik gora izan zituen Getxoko Berbalagunak eta asko dira ekimenaren baitan antolatzen dituen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/16
Urriaren 2an Ordiziako Hitzaro Euskara Elkateak eta Ordizia Rugby Taldeak euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena 2.009ko otsailean hasitako lankidetzaren emaitza da. Hilabeteak eman dituzte adostutakoa lantzen, eta hitzarmenean jasotakoa bideratzen jardungo dute aurrerantzean. Hitzarok “Elkarteetan Eragiten Hitzarmengintzaren bidez” metodologia aplikatuz martxan jarri diren 3 proiektu pilotoetako bat burutzen dihardu eta honakoa da metodologia […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/13
Iaz aurreneko esperientzia positiboa izan eta gero, aurten ere Altsasuko Kima Euskara Taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatuta, hemen da berriro Bertsoberriz Altsasun zikloa. Bi erakundeok ekimen horrekin altsasuarren eta, oro har, sakandarren artean bertsozaletasuna zabaldu eta sustatu nahi du. Bertsoberriz Altsasun zikloak lau ekitaldi izanen ditu bere baitan. Hasiera, iaz bezala, ferietako ostiralean emanen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/15
Aurten Erriberako Antezana herrian egingo dute urtero antolatzen duten jai eguna Añanan Euskaraz Mingainean elkarteko laguneak, eta urtero modura, egitarau oparoa izango dute. 11,30: Artisau azoka 12,00: Txan magoa 13,30: Bertso saioa, Añana kantuz eta Otxoteak 14,00: Umeentzako bazkaria 15,00: Herri bazkaria (bitartean, txotxongilo emanaldia umeentzat) 16,00: Porrotx Añanako umeekin 17,00: Erromeria, Drindots 17,15: Herri […]