Kameratoia martxan

Makinaria guztia martxan jarri dugu berriz ere, eta dagoeneko martxan daukagu Ikus-entzunezkoen Rallyaren IV. edizioa. Berrikuntza nabarmen bat izango da aurtengo edizioan: rallya koskortu egin zaigu dagoeneko, eta hori dela eta, izen propioa eman diogu: Kameratoia.

2008ko Kameratoia Tabakaleran izango da, Donostian, abenduaren 13an. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 28ra arte, eta parte hartzeko baldintzak eta abarrak prest dauzkagu jadanik. Informazio gehiago, ekimenaren blog propioan.