Ikasturteari amaiera emateko mintzalagunek topa egin dute!

Ikasturteari amaiera emateko bi proposamen luzatu genituen sarean. Izan ere, aurten ez dugu Mintza Eguna Bergaran antolatzerik izan. Oraingoan, mintzodromoa eta ardo dastaketa izan dira gure topaguneak. Ikasturteari amaiera emateko mintzalagunek topa egin dute.

Mintzalaguna, euskaraz bizitzeko komunitatea, indarberrituta dago. Etxealdian Mintzalagunon sareari esker,  harremanetan jarraitu dugu eta uda ostean kanpaina berria loratuko da.

Elkarrekin topa eginez, aisialdian euskaraz gozatuz, bukatu dugu bizipenez eta emozioz beteriko urtea. Euskara bizi eta erabili nahi baduzu, egin gurekin bat!

Ardo dastaketa

Mintzalagunek ardo sorta bana jaso zuten etxean eta enologo batek gidatutako ardo dastaketan parte hartu dute modu birtualean. Etxeko erosotasunetik ardoen berezitasunak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izan dute.

Iñaki Olabarria enologoaren azalpenekin ardoa nola dastatu ikasi dute hiru zentzurekin. Ikusmena, dastamena, usaimena eta euskara izan dira protagonista. Ardoen ezaugarriak eta ardoa egiteko prozesua azaldu ditu olabarriak.

Elkarrekin topa egin ez amaitu dute saioa eta aurrez aurre beste bat egiteko gogoz.
 

Mintzodromoa sarean

Euskal herriko Mintzalagunek elkar ezagutu ahal izateko aukera paregabea izan da. Teknologia berriak baliatuz, Bidelariak zein Bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzian parte hartu dute.

 18:30ak baino lehen lagunak euren taldetan hasi dira sartzen, antolatzen. Guztira 34 lagunek bat egin dute deialdiarekin, mintzapraktika ekintza parte hartzaile honekin.
Jendea gustura egon da talde txikietan, elkarrekin berbetan denborak ihes egiten du eta 19:30ak arte luzatu behar izan dugu saioa. Topa eginez eta errepikatzeko gogoz  agurtu dute elkar.