Ikastaroa irailean: garenaz eta egiten dugunaren kontzientziaz

Irailerako formazio eskaintza berri baterako proposamena: 8 ordutako ikastaro laburra.

Garenaz eta egiten dugunaren kontzientziaz

Iaz antolatutako ikastaro honen saio berri bat eskainiko dugu irailaren 19 eta 20an (ostirala arratsaldea eta larunbata goiza).

Non? Durangon (zehaztuko dugu lekua)

Zein ordutan? Ostirala 19an (17etatik 20etara) eta larunbata 20an (9,30etatik 14,30etara)

Nork eskainia? HUHEZIko Sorguneak ikertegiko Nekane Goikoetxea eta Julen Arexolaleibak.

Nori zuzendua? Euskaltzaleen elkarteetan modu batean edo bestean ari garen guztioi zuzenduta: boluntarioei, zuzendaritzakideei, bazkideei, langileei, hezitzaileei,…

 

Garena eta egiten dugunaren kontzientziaz ikastaroa antolatu izan dugun dagoeneko bi aldiz eta horietan parte hartzeko aukera izan genuenok gomendatu egiten dugu. Zergatik?

formazioaEuskaltzaleon elkarteak garenaren eta elkarteok egiten dugunaren gainean hausnartzeko balio duelako eta egiten dugun hori baloratzeaz gain, eragiteko klabe berriak asmatzen laguntzen duelako. Ikasturtea hasteko aukera paregabea da.

Beraz, pentsatu, agendak kontsultatu, behar duzun infomazioa eskatu eta animatu, mereziko du eta!

Formazio saioa bi formatutan antolatu dugu oraingoan:

Ondoko helburuak jarri zaizkio ikastaroari:

  • Elkarteetan egiten dugunari buruzko gogoeta bideratzeko, konpartitzeko, irizpide teorikoak eskaini: soziolingustikaz eta gizarte mugimenduez.
  • Elkarteetan darabilgun aitzindaritza-ereduaz gogoeta egin.
  • Mugimendu beraren partaide izatearen kontzientzia landu ikaskideon artean.
  • Elkarteen arteko hartu-emanetan sakontzen jarraitzeko bidea landu.

Izen ematea eta matikula:

Matrikula: 10 €ko matrikula
Izen ematea (saioa hasi baino astebete lehenago itxiko da) mugatua: gutxienez 12 lagun/gehienez 25.
Infomazioa eta izen ematea: iker@topagunea.org

Formazioko edukiak:

Euskaltzaleon elkarteetako ekimenen irizpide soziolinguistikoez:
Zergatik eta zertarako ari gara lanean? Galderari erantzuteko hainbat kontzeptu soziolinguistiko landuko ditugu: hiztun tipologiak eta beraien arteko interakzioak, hizkuntzen gizarte funtzioak, hizkuntzen galera azaltzeko eta biziberritze dinamikak argitzeko irizpideak, etab.

Topagunearen izaerak eta garrantziaz:
Azken urteotan mugimenduan egin ditugun gogoeta estrategikoak izango ditugu aztergai: oinarriparren arrazoiak, eraldabideen zergatiak… eta horiek guztiak aldez aurretik landutako irizpide soziolinguistikoekin erkatuko ditugu. Dokumentu horien izpiritua eta jomugak herrietarako eramateko moduez ere arituko gara.

Gure elkarteen aitzindaritza ereduaz:
Euskaldunon arteko trinkotze lana ezinbestekotzat jotzen badugu, non gaude gure herrietan euskara elkarteak, zentro a la periferian? Zein harreman modu ditugu euskalgintzako beste eragileokin? Zein harreman ditugu euskara elkarteok gure artean? Eta Topagunearekin? Galde horiei guztiei gure aitzindaritza ereduaren argitan begiratuko diegu.

Gure ekimenak tipologiaren arabera: hobetzeko bideak.
Irizpide soziolinguistikoak aintzat hartuta, aztertu egingo ditugu euskaltzaleen elkarteetan egiten ditugun lanak: sentsibilizazioa, aisialdia, hedabideak, kulturgintza, mintzapraktika,…
Darabilgun praktikari buruzko gogoeta bideratu nahi da, beti ere, tokian tokiko ekinbideon emaitzak optimizatzen jarraitzeko, elkarrengandik ikasten jarraitzeko.

Euskaltzaleen elkarteen ekimenen azterketa, gizarte mugimendu garen aldetik:
Irizpide soziolinguistikoez gain, gizarte mugimenduei oro har dagokien zenbait kontzeptu teoriko geureganatzea komeni dela diosku esperientziak. Zein nola gizarteratzen dugu herriz herri egiten ari garen lanaren duintasuna? Geure ekinbideak bideratzeko grina, modua, zein nolakoa da? Zein eratako batasun irudia ageri dugu gizartean euskararen gizarte mugimendu anitzok? Zer egin dezakegu bazkideekin/laguntzaileekin/ gainerako eragileekin gero eta gehiago   izateko kuantitatiboki eta elkarrekiko hartu emanetan sakontzeko kualitatiboki?

Mugimenduko langileen aitzindaritza ereduaren azterketa:
Topaguneak diagnostikoa egina du bere gidaritza estiloaz eta lan dinamikaz. Zer daukagu esateko autokritika ariketa horren gainean? Balioa digu guk geuk ere ariketa bera egiteko? Nola pasa gintezke zerbitzugintzako koordinaziotik mugimendu gisa jokatzera? Zer egin genezake gutako bakoitzak? Lidergo eraldatzailearen paradigmatik begiratuko diogu harremanen artikulazioari?