Aurten ere, hizkuntza erabilerak sustatzeko talde dinamikak lantzeko doako ikastaroa antolatu dugu Asmoz fundazioarekin batera.
Parte hartu nahi? Eman izena hemen
HELBURUAK
Helburu orokorra:
– Hizkuntzaren hobekuntza, aberastea eta bere erabileraren normalizazioa bultzatzea.
Helburu zehatzak:
– Hizkera ez-formala eta afektiboa landu.
– Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.
– Talde jarduerak eraginkorrak egin.
– Hizkuntzaren erabilerara zuzenduriko Ikaskuntza adierazgarri edo esanguratsua ezagutu.
– Harreman sareak eta esperientziak elkar trukatzeko guneak sortarazi.
HARTZAILEAK
Bidelagunak
METODOLOGIA
Hainbat alderdi ebaluatzen dira modu jarraituan: ezagutzak, trebetasunak/konpetentziak, eta ikaslearen jarrerak. Hau da, prozesua bera eta azkenean burututako ikaskuntza aintzatetsiko dira. Ebaluazioan aldagai hauek hartuko dira kontuan:
– Hasierako eta amaierako ariketaren balioespena: “Aurretiko konpetentzien auto-diagnosia” eta azken konpetentzien auto-diagnosia.
– Ikastaroan izandako partaidetza eta proposatutako jardueren prestaketa.
– Ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, zalantzak ebazteko edota hobekuntzarako ideiak emateko eztabaida-foroetan izandako partaidetza.