Hausnartu sarien hirugarren edizioa martxan

Soziolinguistika Klusterrak antolatzen dituen Hausnartu sarien hirugarren edizioaren deialdia egin da. Hausnartu-Soziolinguistika Sariek soziolinguistika teoriko eta metodologikoaren garapena eta berritzea dute helburu modura. Horrela, deialdian garapen teorikoa, metodologikoa eta saiakera-arloko lan onenak sarituko dira hirugarren edizioan ere. 

Lanak soziolinguistika arloko oinarria dutenak izango dira, baina beste jakintza arlo batzuetatik abiatuta soziolinguistika arlora egokitutakoak ere izan daitezke.

Hiru sari banatuko dira:

  • Lehen saria: 1.100 euro
  • Bigarren saria: 800 euro
  • Hirugarren saria: 550 euro

 

Lanak aurkezteko epea azaroaren 30erartekoa da.