Gunea eguna ederra izan zen

gunea, truke gunea, jaigunea, arnasgunea, bilgunea, solasgunea, elkargunea, auzolan gunea, indargunea, sorgunea, topagunea, euskal gunea,…

truke gunea… 22 egitasmoren aurkezpenak ezagutzeko balio izan duelako

jaigunea… kanta, dantza eta festa egin dugulako

arnasgunea… egunerokotasunetik kanpo ideia berriak ezagutu ditugulako

bilgunea… 30 euskaldunon elkartetako kideak bildu garelako

solasgunea… elkar ezagutzeko balio izan digulako

elkargunea…elkarrekin egoten gozatzen dugulako

auzolangunea… eguna auzolanean antolatu dugulako

indargunea… egunak indartu gaituelako

sorgunea… euskaldunon elkarteen sormen eta antolakuntza gaitasunak handiak direlako

topagunea…gero eta topaguneago garelako

euskal gunea… euskaraz eta euskaldun bizi garelako

 

GUNEA EGUNA (15)

Egun zoragarria pasa genuen larunbatean, maiatzaren 19an, Azkoitira hurbildu ginenok. Gunea eguna jaia izango zela iragarri genuen, eta jai handia izan zen bertaratu ginenontzako. Trukerako gunea izango zela iragarri genuen, eta 22 egitasmo interesgarri ezagutzeko aukera izan zen. Harreman gunea izango zela iragarri genuen, eta bertaratutako hainbat elkartetako kideren arteko elkarrizketa eta hurbiltasuna handia izan zen. Gozatu, ikasi eta konpartitu egin genuen… egun osoa beraz. 

Hurrengo urtean bigarrena ospatuko dugulakoan… gonbitea egin nahi dizuegu…

  • egon zinetenoi… bizitakoa gainontzekoekin konpartitzeko
  • egon ez zinetenoi… hurrengo urtean gunea egunean parte hartu eta zuen egitasmoak aurkeztu, gainontzekoak ezagutu eta jaigiroaz gozatzeko

Batzuk hasi dira bizitakoa konpartitzen… horra Txerra derioztarrak Garaigoikoa blogean aipatutakoa:

(erdi)Gunea

Ikaragarrizkoa. Ikaragarrizkoa. Auzolana eta imajinazioa bat eginik. Originaltasuna. Asko ikasi nuen. Ea hurrengo urteetan honen modukoak egiten jarraitzen duen Topaguneak.

Ondoko aurkezpenean Lehior Elorriaga Berbaro elkarteko kideak eta Topaguneko zuzendaritzakideak egindako argazkiak ikusi ahal dituzue (eskerrik asko, Lehior!)

 

  
       

 

Azkenik, eskerrak eman behar dizkizuegu gunea eguna posible egin duzuen guztioi!!

maxixatzen, ainara, eneko, müllerenea, sonia, herria martxan martxa herrian, miren, miriam, elgoibarko izarra, eider, amaia, sendi,imanol, josu, euskal okela, beñat, aitor, eusko label, ainara, julen, pil pilean, niko, kanpomartxo, aintzane, karrikiri, larraitz, aburuza sagardogilea, josu, azkoitiko sukaldariak, egoitz, rozio, sagardogile elkartea, iban, zilar astea, lander, the joselontxos txaranga, mikel, umegunea, aitziber, berbaro, oihane, karmen, karridenda, itsaso, Azkoitiako bertso eskolako gaztetxoak, iker, kukuherri, uxu, nerea, behi kaka, plateruena, gartzen, ttakun, lehior, baserritik.com, ugaitz, aiaraldean.com, fernando, txerra, kultur eskola, ondarru, txatxilipurdi, marian, eguzkilaru, jasone, karrisolasa, igor, loramendi, ana, berbotsu, josean, batu sutondora, oskar, tximintx, mikel, kantari, amaia, eneritz, kosta ala kosta, alaitz, koadrila arteko txapelketa, aitor, beñat, berbaizu, ibai, beñat, berbots, iosu, mikel, egizu, aritza, gure aurrekoak, ibone, galtzakomik, bizarra lepoan, galtzaundi, garaion, arabako bertsozale elkartea, ioritz, azkoitiko udala, amaia, oihane, erdizka lauetan, alba, auzoko, amaia, xorroxin, arkaitz, banaiz bagara, manuel, goiena, nekane, iñaki, beñat, miriam, elgoibarko dultzaineroak, igor, jardun, naroa, julen, euskal birusa, joxe, amaia, euskararen maratoia, arrate, tokikom,…

 

Jarrai dezala festak!! Kanta eta dantza egiten duen herria ez da inoiz hilko!!