GAU BELTZAREN inguruko online formazio saioa maiatzaren 26an

Maiatzaren 26an, ostegunez, GAU BELTZA ospakizunari buruzko doako online formazio saio bat antolatu du du Euskaltzaleen Topaguneak, goizeko 10.00etan.

2 ordu iraungo ditu saio horrek eta bertan, GAU BELTZA ospakizunaren nondik norakoak azaltzeaz gain, zenbait herritako esperientziak ere ezagutuko ditugu. Gai interesgarria delakoan gaude eta oraindik GAU BELTZA ospatzen ez den hainbat herrietako eragileentzat oso aberasgarria izan daitekeela uste dugu, beraz parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Izena emateko, klikatu azpiko argazkia: