Galizian da Tosta asteburu honetan

Aurreko asteburuan Frisian izan zen Tosta herrixka, eta Galizian da gaurtik igandera bitartean. Rock in Rian jaialdiarekin bat egin du hizkuntza aniztasunaren komunitateak, Rianxon. Herrixkaren seigarren eta azken aurreko porturatzea da hau, eta bi aste barru helduko da Euskal Herrira.

Hiru egunez, egonaldietako sortzaileen lanak eta kultur emanaldiak izango dira Rianxon. Ia komunitate guztietan bezala, tokiko jaialdi batekin elkartu da Tosta, hizkuntza aniztasunaren jaia herritarren artean txertatzeko. Euskal Herrian Atlantikaldiarekin bat egingo du.

Galiziako biztanleen erdiak hitz egiten du galegoz egunerokoan. Ezagutza maila, ordea, %98koa da.

tosta-galizia